Aulas sin fronteras

Aulas Sin Fronteras
cropped-logo-aulassinfronteras-t.png

Pribatasun Politika

· DATU BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA

ARDURADUNA” EPIGRAFEA

Nor da zure datuen tratamendu arduraduna?

Jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak ELKARTENET Hezkuntza Elkartea – CIF: G95962825ren ardurapean tratatzen direla, zeinak hemen baitu helbide soziala: Harrobi Plaza 4 – 48003 Bilbao (Bizkaia).

Zure ARCO eskubideak erabiltzeko,

elkartenet@elkartenet.eus

email helbidearen bitartez jarri zaitezke gurekin harremanetan, bai eta telefono bidez edo zentroan bertaratuz ere.

HELBURUA” EPIGRAFEA

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

ELKARTENET Hezkuntza Elkartean interesdunek bidaltzen diguten datuak haiek beraiek eskatutako zerbitzu zehatza momentu bakoitzean betetzeko eta, onartuz gero, zerbitzuaren barne ez dagoenean, LaPalanka Zinemaldiak garatzen dituen jardueraz eta zerbitzu-zorroaz interesdunei informatzeko.

Helburu zehatzak, jardueraren araberakoak, jarraian aipatzen dira:

Izena-ematea:

  1. ELKARTENETEk garatutako jarduerei buruz informazioa bidaltzea

  2. Jasotako datuak estatistikoki erabili proiektuaren balorazioa egiteko.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Eman dizkiguzun datu pertsonalak gordeko ditugu interesdunak datuak ezabatzeko eskatu arte.

LEGITIMAZIOA” EPIGRAFEA

Zein oinarri juridikok legitimatzen du zure datuen tratamendua?

Datuen trataerarako legezko oinarria interesdunaren adostasuna da.

Esanbidezko adostasunean oinarritzen da datuen trataera. Webaren galdetegiak bete ondoren pribatutasun politika kontrol-laukia klikatzen denean politika hori onartu eta adostasuna ematen da.

HARTZAILEAK” EPIGRAFEA

Zein hartzaileri komunikatuko zaizkie zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean edo berariazko baimen zehatza egonez gero.

ESKUBIDEAK” EPIGRAFEA

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak eskubidea dauka jakiteko ea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren ELKARTENET Elkartean.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta oker dauden bere datuak zuzentzeko edo, kasua bada, kentzeko ere, besteak beste datuak beharrezkoak ez badira hasieran ezarri zen helbururako.

ELKARTENET Elkarteak honako komunikazio bide hauek jartzen ditu zure esku, dagozkizun eskubideak erabil ditzazun:

  • Emaila:

    elkartenet@elkartenet.eus

  • Posta helbidea edo HARROBIA Ikastolak, helbide honetan duen zentrora bertaratzea: Harrobi Plaza 4 – 48003 Bilbao (Bizkaia).

Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.

ELKARTENET Elkarteari eman dizkiozun datuen kopia bat eskuratu nahi baduzu, hark datuak formatu normalizatu batean dituen fitxategi bat bidali ahal dizu erantsita zure posta elektronikoko helbidera.

ELKARTENET Elkarteak ahal den guztia egingo du zure datuak beti eguneraturik egon daitezen. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko. ELKARTENET Elkarteak ez du batere erantzukizunik hartuko bere gain, aldaketak jakinarazteko obligaziorik betetzen ez bada.

Era berean, interesdunak eskubidea dauka bere datuak hirugarrenei jakinarazteari ezetz esateko, eta hori egiten badu esan nahi du sarreren eskaera ezeztatzen duela.

Komunikazio elektronikoen kasuan, mezuaren gorputzean bertan bide elektroniko honetara informazioa bidaltzeari berariaz ezetz esateko bideak jarriko dira prest.

Zure eskubideei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo eskumena duen agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, kontsultatu dezakezu Datuen Babeserako Euskal Agentziaren web orrian, zehazki hemen: http://www.avpd.euskadi.eus.

 

Scroll to Top