Aste honetan ordenagailu ugari jaso ditugu, haur eta lehen hezkuntzarako 12 gela digital sortzeko Mellaben behar direnak.
Gure lankidetza-eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Hezkuntza Sailak eskola 2.0 miniportatilak helarazi dizkigu, gehienak Toshiba Satellite L735-13g, guztiak Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektura bideratuko direnak.
Gipuzkoako beste ikastetxe batzuk ere jarri dira gurekin harremanetan baja emandako ekipamendu informatikoa proiektu honetara edo beste batzuetara bideratzeko. Kasu honetan, Eibarko Santa Maria de la Providencia ikastetxeak (Aldatze) deitu digu baja emandako ordenagailuak jasotzeko, eta horietatik 82 Mellabeko ikasleentzat izango dira.