Proiektuaren informazioa
Mugarik Gabeko Ikasgeletara
Mugarik Gabeko Ikasgelak mundu osoko komunitate kaltetuenetan hezkuntza eta inklusio digitala sustatu nahi dituen proiektua da. Proiektu honen egitekoa hezkuntza-aukerak eskaintzea da, ekipamendu informatikoen dohaintza eta berrerabilpenaren bidez, bertako irakasleen prestakuntzaren eta komunitate bakoitzaren beharretara egokitutako hezkuntza baliabideak sortzearen bitartez.
Gure elkartean, Ekonomia Zirkular Sozial eta Solidarioaren kontzeptupean, Kalitatezko Hezkuntza baten alde lan egiten dugu (Garapen Iraunkorrerako 4. Helburua Agenda). Elkartenet-en helburu nagusietako bat da “eten digitala gutxitzea eta, ekipamendu informatikoa berrerabiliz, bere bizi-zikloa luzatuz, pertsona, erakunde eta enpresei zerbitzua ematea”.
Helburu hori lortzeko gure zeregina Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxe, institutu, enpresa eta erakunde publikotan desgaitu diren ekipamendu informatikoak biltzea eta birmoldatzea da, eta hezkuntza-teknologiara sartzeko baliabiderik ez duten garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateetara bidaltzea.
Gure helburua lortzeko, berrerabilpen sistema bat sortu dugu, ekipo informatikoak bigarren bizitza bat emateaz gain, iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen dituena, hondakin elektronikoak murrizten lagunduz. Horrez gain, tokiko erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzen gara hezkuntza baliabideak komunitate onuradun bakoitzaren behar eta berezitasun kulturaletara egokitzea bermatzeko.
Mugarik Gabeko Ikasgelen azken helburua eskualde onuradun bakoitzean Berrerabilera Prestatzeko Zentroak sortzea da, non tokiko teknikari trebatuek ekipamendu informatikoak birmoldatzen eta teknologiaren bidez hezkuntza aukerak eskaintzen jarraitu ahal izateko. Emaileen eta bazkideen laguntzarekin, gure lana zabaltzen jarraitzea espero dugu hezkuntza eta inklusio digitala mundu osoko komunitate gehiagotara eramateko”.

Aurten, zuen laguntzarekin, kalitatezko hezkuntzaren alde eta Ekonomia Zirkular Sozial eta Solidarioaren kontzeptuarekin lanean jarraituko dugu. Aurten 2022an Errachidian, Nepalen, Ghanan egindako lanaren esperientziarekin 3 helburu ditugu:
1- 2022an Mellabera. bidalitako ekipamendua hobetzea.
2-El Aaiuneko Baba Ahmed Ben Mohamed Yahdih Lizeoaren I. fasea digitalizazioa.
3-Nouakchotteko Ahmed Aidaren eskola. Digitalizazio I. Fasea.
Zuen kolaborazioarekin, gure erkidegoan desgaitu diren ordenagailuek bigarren bizitza bat izango dute eta beste ikasle batzuen zerbitzura jarraituko dute!!