Aulas sin fronteras

Aulas Sin Fronteras
cropped-logo-aulassinfronteras-t.png

Errachidia (1.Fasea)

DEFINIZIOA

Elkartenet elkarteak, Agharas Bizkaiko Imazighen elkartearekin elkarlanean, amazigh herriko (Marokoko hego-ekialdea, Daraa Tafilalteko komunitatea) erakundeekin lankidetza-proiektu bat proposatzen du, berrerabilitako informatika-ekipoak, mahaiko ordenagailuak eta mini eramangarriak eramateko, haur- eta lehen-hezkuntzako haurrek erabil ditzaten (horietako asko bazterkeria-arriskuan daude). Proiektuan amazigh herriko hainbat erakundek hartuko dute parte. Hala nola, tokiko garapenaren aldeko elkarteek, haur eta lehen hezkuntzako ikasleen guraso-elkarteek, emakumeen kooperatibek eta lehen hezkuntzako irakasleen elkarteek.

ONURADUNAK

Proiektu honen onuradun nagusia Amazigh Herria izango da, zehazki Mellab eskualdeko eta inguruko haurrak. Marokotik hegoaldera dagoen eremu bat da, herrialde honetako behartsuena, non ez duten oinarrizko hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako sarbiderik, senideak eta elkarteak direlarik lan horren ardura hartzen dutenak.

HELBURU OROKORRA

12 gela informatiko ordenagailu egokituekin hornitzea, jolasaren bidezko ikaskuntzan oinarritutako informatika klaseak emateko (Ingurunera egokitutako TxikiLinux sistema eragilea erabiliz).
Euskal Herrian jasotako ekipo informatikoak berrerabiltzea eta hauei amazigh herrian bizitza berri bat ematea.
Amazigh herriaren garapenean laguntzea, haurren eta gazteen hezkuntzan arreta jarriz.

HELBURU ESPEZIFIKOAK

  • Ikasteko espazio dibertigarriak sortzea.
  • Amazigh herrian eskola-uzte goiztiarra arintzea.
  • Amazigh herriko Inoren Kargura Ez Dauden Adingabeen (IKEDAM) migrazio klandestinoa murriztea. Marokotik etortzen diren inoren kargura ez dauden adingabe gehienak inguru horretatik datoz.
  • Teknologia berrien erabilera arduratsua eta egokia sustatzea.
  • Bigarren bizitza bat ematea Marokon, Euskadin baztertu diren eta berriz egokitzeko prozesu batekin berrerabiliak izan daitezken ekipo informatikoei. Ekipamendu frogatuak eta kalitatezkoak bidaliko dira, bigarren bizitza hori ahalik eta luzeena izan dadin.
  • Haurrekin eta gazteekin lan egitea, gizartea garatzeko eta eraldatzeko motorra baita.
  • Euskal herriaren eta amazighen arteko komunikazio-kanala sortzea, elkarri laguntzeko.

ANTOLATZAILEAK

Elkartenet

Elkartenet hezkuntza elkarte bat da, hezkuntza, auzo-elkarteak eta merkataritza biziberritzeko proiektuak aurrera eramatea helburu duena. Proiektu horiek Software Librearekin diseinatutako tresnetan oinarrituta daude, arrakala digitalaren forma desberdinen aurka borrokatzeko irizpideekin eta Ekonomia Zirkularreko dinamikak bultzatuz.

Estatutuek jasotzen dutenez, ELKARTENET Hezkuntza Elkartearen helburuak hauek dira:

  • Linuxen oinarritutako sistema eragile bat garatzea, IKTak haur-hezkuntzako azken zikloan (5 urte) eta lehen hezkuntzako lehen zikloan (6-9 urte) sartzera bideratua. Ekonomia zirkularra, berrerabilera eta ingurumenarekiko errespetua bezalako balioetan oinarrituta, irakaslearen zeregin didaktikoa indartzea du helburu, ikasteko prozesuan tresna digitalak adin goiztiarretan ere erabiltzea ahalbidetuz.
  • Elkarte, guraso elkarte eta denda txikiei Linux sistema eragilea eta sotfware librearekin garatutako hainbat tresna erabiltzeko prestakuntza eskaintzea.
  • Erakundeen eta enpresen ekipo informatikoak berrerabiltzea, hardwarea konponduz edo ordezkatuz beharrezkoa izanez gero, eta Linux sistema eragilea instalatuz, horrela ekipoaren bizitza baliagarriaren zikloa luzatuz.
  • Elkarteei eta, oro har, herritarrei beren erabilera-beharren arabera berrerabilitako ekipoak eskaintzea.

Gure tailerra Julio Urkijon 1 helbidean dago, 48014 Deustu-Bilbao

Email: elkartenet@elkartenet.eus

Web: https://www.elkartenet.eus/

Telef: 688777807

 

Agharas

Agharas Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) pribatua, apolitikoa, akonfesionala eta irabazi-asmorik gabekoa da. Imazighen migratuen talde batek sortu zuen 2013ko apirilean, kulturen arteko sentsibilizazioaz eta gizarte-kohesioaz aktiboki konprometituta eta kezkatuta.

Elkartearen helburu nagusiak hauek dira: Bizkaian bizi diren pertsona migratuen integrazioa erraztea, berbereen eta tokiko biztanleriaren arteko harremana eta elkar ezagutza sustatzea (baita lurralde historikoan bizi diren jatorri desberdinetako gainerako komunitateekin ere), eta artea, kultura eta tamazight hizkuntza sustatzea.

Agharasek, halaber, erabakiak hartzeko prozesuetan imazighen emakumeen partaidetza handitzearen alde egiten du, baita emakumeek banaka eta taldean duten botereaz jabetzearen alde ere. Botere hori emakumeen duintasuna berreskuratzearekin eta beren ahalmenak eta gaitasunak indartzearekin lotuta dago.

Helburu horiek lortzeko, honako jarduera hauek egiten ditugu: hizkuntza tailerrak (euskara, arabiera, frantsesa, gaztelania), Amazigh kultur astea, hitzaldiak eta kultura desberdinen arteko ezagutza guneak. Mintzalagun programak eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei laguntzea….

Gure egoitza soziala Barakaldon dago, Ibarra kaleko 17. lonjan.

 

Email: Agharas.as@gmail.com 

Telef: 679 646 593

PARTE HARTU DUTEN AMAZIGH HERRIKO ERAKUNDEAK

KOKAPENA

Proiektua Elkartenet eta Agharasen egoitzetan eta amazigh herriko erakunde laguntzaileen informatika aretoetan garatuko da.

EGUTEGIA

  • 2021/09 Elkartenetek TxikiLinux-en bertsio bat prestatu du frantsesez eta helburuaren beharren arabera egokitutako aplikazioekin. Barakaldoko Agharasen lokaletan probak egiteko 6 minieramangarri Eskola 2.0 eta Mellab eskualdeko amazigh herrian parte hartzen duten entitateei 2 Eskola 2.0 entregatzea.
  • 2021/10 Agharas Mellabera joan da proiektua aurkeztera eta Eskola 2.0 ekipoek helburu didaktikoa betetzeko duten erabilgarritasuna probatzera. Proiektuaren hartzaile diren elkarte eta irakasleek TxikiLinuxek haurrak prestatzeko duen erabilgarritasuna balioetsi dute.
  • 2021/11 + 2021/12
    • Elkartenet eta Agharas enpresa, elkarte eta administrazio laguntzaileekin harremanetan jarri dira.
    • Crowfunding kanpaina abian jarri da eta proiektua zabaldu da.
  • 2022/01+02+03 ekipoak prozesatuko dira, bidaiaren logistika prestatuko da, material didaktikoak, tutorialak eta bideo-tutorialak prestatuko dira irakasleentzat eta ikasleentzat, frantsesez, arabieraz edo berebereraz, proiektuaren hartzaile diren elkarteen argibideen arabera.
  • 2022/04 Datorren aste santuan, Agharas kolektiboko boluntario talde bat (Elkateneteko teknikari eta irakaslearekin batera) amazigh herrira jaitsiko da informatika aretoak martxan jartzera, tokiko entitateekin ekipoak probatzera eta ikasleekin klase praktikoak egitera.
  • 2022 + 2023 Proiektuaren jarraipen birtuala eta presentziala egingo da 2022an eta 2023an.
  •  Proiektuaren jarraipen birtuala eta presentziala egingo da 2022an eta 2023an.

BEHARREZKO GUTXIENEKO EKIPAMENDUA

AURREKONTUA

PCak berregokitzea: HD diskoak SSD-engatik ordezkatzea, 8Gb RAM, haizagailuak garbitzea, ore termikoa ordezkatzea, TxikiLinux S.E. instalazioa

Eskola 2.0ren berregokitzapena: wifia, teklatua eta diskoa egiaztatzea. TxikiLinux sistema eragilea instalatzea. Eramangarri txikien bateriari buruz erabakitzea.

Gela bakoitzean 30 ikasle artatuko dira, txandaka. 1160 pertsonari emango zaie arreta astero.

Elkartenetek emango die prestakuntza irakasleei, eta Agharasekin batera joango da 2022ko apirilean ekipamendua eramatera, gelak muntatzera eta langileak prestatzera.

Scroll to Top