And Jëf Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean hasi ginen gure taldeko irakasle batek erakundeko Djibril Dieye arduraduna ezagutu eta gero. Djibril Euskal Herrian bizi den Senegaldarra da, Gandiol herrikoa da hain zuzen ere. Djibril bere herrikideen garapenerako lanean dihardu, eta Yaakarreko proiektuarekin gertatzen den bezala, bere herriko hezkuntza sistema digitalizatzeko lehen urratsak ematen ari da. Yaakarren egin dugunaren antzeko zerbait egitea planteatu genionean, proposamena kontsultatu ondoren, ondo iruditu zitzaion.
Aurten, gure ikasleek 5 ordenagailu eramangarri prestatu dizkiete Gandioleko eskoletako zuzendariei. Bertako neska-mutilendako, eta batez ere neskendako, lehen aipatutako Toshiba Eskola 2.0 100 ordenagailu prestatu ditugu. Kasu honetan ere, ordenagailuen diagnostikoa egin ondoren (Teklatua, pantaila, disko gogorra, RAM memoria, bateria eta kableak ondo daudela ziurtatu ondoren), 4G RAMera arteko memoria gehitu diegu ordenagailuei. Prozesua amaitzeko, software askeko TXIKILINUX sistema eragilea eta beharrezkoa den sofwarea instalatu dizkiegu, frantsesez jarri eta teklatuetan pegatinak jarri ditugu.
Yaakarreko elkartearekin elkarlanari esker, Gandioleko ordenagailuak Senegalera doan kontainer berdinean joango dira, horrela kostuak murriztuko ditugu.